Apirilaren 19an, larunbatean, eta Zahar Alai Dantza taldeak antolatuta afari bat burutuko da euskal etxearen egoitzan. Bildutako dirua aurtengo Hator Hona programara joango da. Ospakizunek Aberri Egunean bertan jarraituko dute; goizeko 11:00etan, Meza Santa Maria del Carmen Elizan; 12:00etan, Omenaldia eta lore eskaintza Gernikako Arbolaren Kimuan; eta amaitzeko ordu 1ean, Txikiteoa euskal etxeko tabernan.