Hemen zaude: Hasiera Agenda 'Euskal emigrazioa Hego Ameriketara' eta 'Ameriketan Euskaldunak' hitzaldiak Ravel aretoan, Laxague pastorala kari
Dokumentu Akzioak

'Euskal emigrazioa Hego Ameriketara' eta 'Ameriketan Euskaldunak' hitzaldiak Ravel aretoan, Laxague pastorala kari

Zer
agenda
Noiz
2012/05/04 2012/05/05
2012/05/04 - 2012/05/05
Non
Donibane Lohizune, Lapurdi
Donibane Lohizune, Lapurdi

Monika Legartoren 'Euskal emigrazioa Hego Ameriketara' eta Jean Bordaxarren '2012ko Arrokiagako Pastorala: Ameriketan Euskaldunak' hitzaldiez gozatzeko aukera izango da ostiral honetan, maiatzaren 4a, Donibane Lohizuneko Ravel aretoan.

Ekitaldia aurten Arrokiagako herri xiberotarrak taularatuko duen Laxagueri buruzko pastoralaren karietara antolatu da. Laxague, bertsolari eta euskal kultur eragilea izan zen Uruguaitik, duela mende bat, Rio de la Plata Euskal Herri txiki bat zen garaian, euskarak ere presentzia publiko eta ageria zeukan sasoin batean, emigrazio handikoa, Otañoren garaia...

Ekitaldia 18:30etan hasiko da.

 

 


bisita