euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Buenos Airesko euskal komunitateak 'Herri Urrats' ospatuko du, Iparraldeko Euskal Etxean

2009/05/09

Non: Buenos Aires, Argentina

Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeko Kultura Azpibatzordeak antolaturik, Herri Urrats, Iparraldeko ikastolen aldeko festaren  bertsio argentinarra ospatuko da gaur larunbata, maiatzaren 9a, aipatu Buenos Airesko euskal etxean, iluntzeko 9:30etatik aurrera.

Jolas eta jokoak, zozketak, dantza izanen da. Pintxoak zerbitzatuko dira, baita ere oilaskoa arroza eta piperrekin, izozkia, ardoa, freskagarriak eta kalimotxoa, eta gauerdian zurrakapotea.

Sarrera, 30 peso. Baiezta ezazu mesedez zure presentzia osteguna, hilaren 7a, baino lehen Iparraldeko Euskal Etxeko Idazkaritzan  (tel, 4383-5831), arratsaldero lauetatik zortziak arte.



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia