euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Bertako Euskal Etxearen Ohiko Biltzar Orokorra eta 'Alkartasunezko Toki Eder' araudia eztabaidatzea

2009/04/26

Non: Jose C. Paz, Argentina

Buenos Aires probintziako Jose C. Paz herriko Toki Eder Euskal Etxeak bere Ohiko Biltzar Orokorra egingo du gaur igandea, apirilak 26, elkartearen egoitzean (Jose C. Paz kalea 2120) eta bertara deitu ditu bere bazkide eta partaideak.

Besteak beste, eguneko zerrendak euskal etxearen urteko txostena, balantze orokorra, gastu eta babiabide kontua eta 2008ko urtealdiari buruzko gainerako txosten eta balantzeak eztabaidatuko ditu eta onartuko, hala badagokie.

Aztertuko du baita ere 'Alkartasunezko Toki Eder' araudia eta berrituko ditu lehendakaritza, Zuzendaritza Batzordea eta Kontu Batzordea.

Xehetasun eta argibide gehiago, euskal etxera bertara deituz (02320-442842) edota posta elektronikoz hona idatziz: toki_eder@speedy.com.ar



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia